Sergio Gacia, Barakaldo C.F. –ko Presidenteordea, Aitor Larrazabal, Barakaldo C.F. –ko entrenatzailea eta Athletic Club-eko jokalari ohia, Iñaki Zurimendi, Barakaldoko Zuzendari Teknikoa, eta Viorel Boian eta Jose Picon jokalariak ikastetxera hurbildu dira gaur, abenduaren 20ean, eta DBH 1. mailako ikasleei hitzaldi bat eman diete.
Barakaldoko ikastetxe ezberdinetako 556 ume eta familiek, pasadan abenduaren 15ean, Barakaldoko XVIII. Merkatu Txiki Solidarioan, 18.860€ biltzera lagundu genuen jostailuen salmentari esker.
Zientzia arloko 2. Batxilergoko ikasleak irakasleen azalean jarri dira euren kideei optika geometrikoaren oinarriak azaltzeko.
Gaur izan da ikasle askok irrikaz itxaroten egon diren eguna, badakizuenez, hiruhilabeteko amaiera heltzear dagoenean, jantokian menu berezidun eguna ospatzen dugula. Eta garai honetan da gure ikasleak egunero jaten ez dituzten plateren batekin harritzea gustatzen zaiguna.
Iaz, Osasun-zientzia arloko Batxilergoko 2. mailako ikasleekin konpost egiteko proiektua hasi zuten. Aurten, ingurumen tailerreko DBH 3. mailako ikasleek ekintzaren arduradunak izango dira eta astean behin jantokian, bazkalorduan, eratzen den hondakinen bilketaz arduratuko dira.
70-en artean 74. orrialdea