AURKEZPENA
2024-2025 ikasturterako eskolaz kanpoko jardueren programa aurkezten dizuegu. Kirol eta kultur jardueren eskaintza zabala, ikastetxeko ikasleen kezkei eta interesei erantzuteko eta haien garapena sustatzeko.
Gida honetan arautegiaren alderdi garrantzitsuenak, izena emateko prozesua eta jardueren programa biltzen dira.
Ikasturte honetan izan diren ate irekietan parte hartu duten ikasleen eta familien ekarpenak kontuan hartuta diseinatutako programa.
Datorren ikasturterako prestatu dugun eskaintza zabaleko jardueretako batean parte hartzera animatzen zaituztegu zuen seme-alabak.
IZENA EMATEKO EPEA Maiatzaren 10etik 26ra
INSKRIPZIOAK
Izen ematea eskolako Educamos plataformaren bidez egingo da.Gutxieneko eta gehieneko zenbaki bat ezarri da jarduera bakoitzerako.
ORDAINKETAK
Jarduera guztiak lauhileko bi ordainagiritan fakturatuko dira. Ingelesa irailean eta martxoan, eta gainerakoak urrian eta otsailean.
EGUTEGIA
Urriaren 1ean hasiko dira eskolaz kanpoko ekintzak eta zuen semealabak matrikulatzeko, gomendio hauek kontuan hartu behar dira:
ROBOTIKA
Robotak eraikiz eta programatuz teknologiaren eta programazioaren mundu zirraragarria aztertzen duen saioa. Hezkuntza-kit-en eta ikusmen-programazioko tresnen laguntzarekin, STEM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika) gaitasunak garatzen dituzte, dibertitzen eta esperimentatzen diren bitartean.
ZERAKIMA, JOKOA ETA SORMENA
Zeramikari buruzko gure tailerrean, haurrak arte zeramikoaren mundu liluragarrian murgiltzen dira, modelatze, dekorazio eta esmaltatze-teknikak aztertuz. Jarduera praktiko eta sortzaileen bidez, beren sormena eta esku-trebetasunak garatzen dituzte, buztinezko artelanak sortzendituzten bitartean.
ESPERIMENTUAK
Gure esperimentuen jarduerarekin presta zaitez zientziaren mundu liluragarrian murgiltzeko. Haurrak zientzialari txiki bihurtzen dira esperimentu praktiko zirraragarriak egiten dituzten bitartean. Erreakzio kimikoetatik fenomeno fisikoetara, unibertsoaren sekretuak ezagutzen dituzte esplorazioaren eta esperimentazioaren bidez.
IPUINEN MUNDUA
Haurrak liburuen mundu zoragarrian sormenaren eta irudimenaren bidez sartzeko diseinatutako jarduera. Ipuin eta liburu ilustratuak irakurtzen, abenturaz gozatzen dute istorio harrigarrietan murgiltzen diren bitartean. Marrazketako, kantuko, eta eskulanetako jarduera ludikoen bidez, trebetasun artistikoak eta motorrak garatzen dituzte dibertitzen diren bitartean.