Iaz, Osasun-zientzia arloko Batxilergoko 2. mailako ikasleekin konpost egiteko proiektua hasi zuten. Aurten, ingurumen tailerreko DBH 3. mailako ikasleek ekintzaren arduradunak izango dira eta astean behin jantokian, bazkalorduan, eratzen den hondakinen bilketaz arduratuko dira.
Proiektu honekin, alde batetik, hondakin organikoei irteera eman nahi zaie, zabor kantitatea murriztuz. Eta bestetik, ikasleek hondakinen kudeaketa egokiaren jakitun egiten zaie.
Lehendabizi, iazko konposta aprobetxatu zuten ikastetxeko ortuan uraza batzuk landatzeko. Horretarako, negutegiaren bi baratze-alorretan zabaldu zuten eta lurrarekin nahastu zuten umotzeko.

Ondoren, jantokiko hondakinak biltzen hasi ziren prozesua berriro ere hasieratik hasteko. Hezetasun tenperatura egokia mantentzeko, konpostarekin belar lehortua tartekatzen dute.
Nahiz eta eurek izan ekintzaren arduradunak, ikastetxe guztia parte hartzen du proiektu honetan jantokian dagoen ontzi zehatz batean hondakin organikoak utziz.
Argazki gehiago ikusteko aukera duzue Bazkideen Ataleko Berriak partean (DBH 2).
