Atal honetan Batxilergoko ikasleen matrikulazioari buruzko informazio guztia aurkituko duzue. Gogoan izan matrikula beti egiten dela zuen seme-alabak eskolatu behar dituzuen urtea baino urtebete lehenago. Atal honetako datu batzuk Eusko Jaurlaritzak informazioa argitaratu ahala eguneratuko dira.
Matrikulazio-hitzaldi informatiboak: batxilergoko matrikulazioaren inguruko informazioa nahi izanez gero, idatzi mezu bat hurrengo helbidera:
Matrikulazio Ofizialaren epea: Eusko Jaurlaritzak markatzen du matrikulazio ofiziala gure erkidego osoan, eta aurten epea martxoaren 16tik 27a arte, biak barne, izango da.
Aurrematrikula nola egin: online egin dezakezue Ikasgunearen bidez edo aurrez aurre. Horretarako, hitzordua hartu behar duzue
- Eskabidea lehenengo aukeratutako ikastetxean bakarrik aurkez daiteke.
- Eskabide bakoitzean nahi bezainbeste ikastetxe-aukera jarri ahal izango dira, lehentasun-ordenaren arabera.
Data garrantzitsuak:
- Behin-behineko zerrendak argitaratzea: 2026ko maiatzaren 5ean.
- Behin-behineko zerrenden erreklamazioak: 2026ko maiatzaren 11 arte, egun hori barne.
- Eskabidean atzera egitea: 2026ko maiatzaren 11 arte, egun hori barne.
- Behin betiko zerrendak argitaratzea: 2026ko maiatzaren 19a.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
Dokumentazioa lehen aukeran hautatutako ikastetxean bakarrik aurkezten da:
- Ikaslearen eta tutoreen familia-liburuko orrien fotokopia.
- Errolda-ziurtagiria.
- Ikaslearen legezko tutorearen NANaren kopia.
- Ikaslearen NANaren kopia, halakorik izanez gero.
- Hezkuntza-premia bereziei buruzko galdetegia, ikasleak premiaren bat izanez gero.
- Ikaslearen edo tutoreetako baten minusbaliotasun-ziurtagiria, halakorik badago.
- Familia ugariaren ziurtagiria, hala bada.
