2. Batxilergoko ikasleak Startinnova ekintzailetza proiektuan parte hartzen dira, El Correok sustatzen duena eta UPV/EHU eta Teknika, LHri aplikatutako Ikerketa eta Berrikuntzako EAEko zentroaren partaidetza duena.
Eta aurrez aurre gure ikasleak egiten ari diren proiektuak ezagutzeko, gaur goizean, Amaia del Campo, Barakaldoko alkatesa, ikastetxera hurbildu da beraiekin hitz egiteko.
Programa hau, Batxilergoko edota prestakuntza profesionaleko ikasketak egiten duten ikasleei zuzenduta dagoena, gazteen jokabide ekintzailea sustatzea bilatzen du. Era berean, enpresaren, gizartearen ala bestelako alor baten inguruko ekintzailetza egitasmoa martxan jartzeko beharrezkoak diren metodologiei eta tresnei buruz trebakuntza ematen die ikasleei.
Horretarako, 4-5 pertsonaz osaturiko lantaldeetan banatu dira eta tutore batekin, ekintzaileen trebetasunak aztertu (ikuspegia, proaktibitatea, planifikatzeko gaitasuna…); ideia bati forma eman eta egitasmo erreal bilakatu; hainbat konpetentzia eskuratu, besteak beste, taldeka lan egiten ikasi, ikasteko bide bat bezala ikustea porrota, asertibitatea, entzute aktiboa, eta abar landuko dituzte. Hori guztia ikus-entzunezko edukien eta e-learning dinamiken bitartez, eta aipatu alorretako adituez osaturiko batzorde tekniko baten tutoretzapean.


