El Regato Ikastetxean uste dugu hezkuntza guztion artean eraikitzen dela. Horregatik, ikasturtean zehar gure ikasgeletako ateak irekitzen ditugu, familiek ikasleen egunerokoa bertatik bertara ezagutu eta ikaskuntza-esperientzien parte izan daitezen.
Haur Hezkuntzatik Batxilergora, ama, aita eta senide askok parte hartu dute hainbat jarduera eta proposamen pedagogikotan, ikasgelako errealitatea gertutik ezagutuz eta seme-alabekin une bereziak partekatuz. Jarduera horiez harago, topaketa hauek eskolaren eta familien arteko lotura sendotzen dute, konfiantza, hurbiltasuna eta elkarrekin eraikitzen dugun hezkuntza-proiektuaren ezagutza sustatuz.
El Regato Ikastetxeko Batxilergoko 1. mailako ikasleek aukera paregabea izan dute beren prestakuntza aberasteko, Erasmus+ programaren barruan Alemaniako Schleswig-Holstein eskualdeko enpresetan bi asteko lan-praktikak eginez.
Esperientzia hau apirilean abiatu zen eta trukearen bigarren zatia izan da. Orduan, Bizkaiko enpresetan praktikak egiteko Alemaniatik etorritako 13 ikasle hartu genituen gure ikastetxean. Oraingoan, berriz, gure ikasleen txanda izan da. Guztira, Batxilergoko 1. mailako hamaika ikaslek parte hartu dute nazioarteko mugikortasun-programa honetan, etorkizunerako balio handiko esperientzia profesional eta pertsonala biziz.
Zer gertatzen da ikasleek zientzia ikasteaz gain, beste pertsonei azaltzen eta partekatzen dutenean?
Erantzuna Zientzia Azokan aurkitzen dugu, Elektronikako Batxilergoko 1. mailako ikasleek garatutako ekimenean. Bertan, ikaskuntza esperientzia bizi eta partekatua bihurtzen da.
Uda iristearekin batera, ikaskuntzaz, erronkaz, aurkikuntzaz eta gure oroimenean geratuko diren unez betetako ikasturte bati amaiera emango diogu.
Hilabete hauetan zehar proiektuak, jarduerak, irteerak, ospakizunak eta esperientzia ugari partekatu ditugu, gure ikasleen hazkunde pertsonal eta akademikoan lagundu dutenak. Horretan guztian, familien inplikazioa eta ikastetxeko giza talde osoaren konpromisoa funtsezkoak izan dira.
1-en artean 65. orrialdea