Sergio Gacia, Barakaldo C.F. –ko Presidenteordea, Aitor Larrazabal, Barakaldo C.F. –ko entrenatzailea eta Athletic Club-eko jokalari ohia, Iñaki Zurimendi, Barakaldoko Zuzendari Teknikoa, eta Viorel Boian eta Jose Picon jokalariak ikastetxera hurbildu dira gaur, abenduaren 20ean, eta DBH 1. mailako ikasleei hitzaldi bat eman diete.

Bertan, Barakaldo C.F. –ko aurkezpena egin dute, euren esperientzia profesionala kontatu diete jokalari, talde teknikoko ordezkari eta Zuzendari Teknikoa bezala, eta batez ere, aipamen berezi bat egin dute iraunkortasuna eta diziplinak ikasketetan eta kirolean duen garrantziaren inguruan.

Topaketa amaitzeko, ikasleek egindako galderei erantzuna eman diete eta klubeko kamisetak eta partidu batentzako sarrerak banandu dizkiete.

 

Logo El RegatoP sin

Heziketa-Zentroa gara: itunduta, laiko, eleaniztun eta kooperatiba familietako eta irabazi-asmorik gabeko bezala egituratuta.
 
 

KONTAKTUA
OLARTE 2,
48903 BARAKALDO - BIZKAIA
* administracion@elregato.com
944 991 866 - 649 422 777