1. Batxilergoko ikasleek egin duten Women’s Space Technology Agency (WSTA) proiektuak Euskadio First Lego League txapelketa irabazi du! Lehiaketa hau pasadan larunbatean, otsailaren 16an, ospatu zen Gazteizko Europa Jauregian, eta ikasle talde honek 44 ikastetxeen artean irabazle ateratzea lortu zuen.
Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna dela eta, osasun zientzia arloko 2. Batxilergoko ikasleek, Achucarro Neurozientzia Ikerkuntzarako Zentrotik etorri zen Fran Llaveroren eskutik hitzaldi batean parte hartu zuten. Topaketa honen helburua ikasleei emakumeak zientzian duen paperaren berri ematea izan da.
Era berean, hitzaldian zehar generoen arteko ezberdintasuna nabarmentzen dituzten datuak eman ziren. Baina emankorrena ikasle, irakasle eta zientzialari gonbidatuaren artean sortu zen eztabaida izan da.
Otsailean zehar, 3 urteko familiak gela berrian sartzen ari dira txikiekin egiten ari garen lana lehen eskutik ezagutzeko.
DBH 1. mailako ikasleak Gosea Munduan proiektuan lanean ari dira, eta honekin harremanetan, Sunu Buga Buga elkartearen bisita jaso dute Gambian egiten ari diren proiektua azaltzen etorri direnak.
STARTinnova programan parte hartzen duten 2. Batxilergoko talde batek, hautatuak izan diren bost finalisten artean geratzea lortu du, estatu mailako beste 160 talde parte hartzaileen artean.
68-en artean 75. orrialdea