AURKEZPENA
2024-2025 ikasturterako eskolaz kanpoko jardueren programa aurkezten dizuegu. Kultur eta kirol jardueren eskaintza osoa, ikastetxeko ikasleen kezkei eta interesei erantzuteko eta ikasleen garapen integrala sustatzeko.
Gida honetan jarduera bakoitzaren deskribapen orokorra, helburuak eta jarduera-programaren zati bat jasotzen dira. Jardueren eskaintza ikasleen eta haien familien laguntzarekin diseinatu da, eta horiek ikasturtean zehar izan diren ebaluazioetan parte hartu dute.
Zuen seme-alabek datorren ikasturterako programatu dugun eskaintza zabaleko jardueraren batean parte har dezaten animatzen zaituztegu.
IZENA EMATEKO EPEA Maiatzaren 10etik 26ra
INSKRIPZIOAK
Izen-ematea Educamos Ikastetxeko plataformaren bidez egingo da. Jarduera bakoitzerako gutxieneko eta gehieneko kopuru bat ezartzen da.
ORDAINKETAK
Jarduera guztiak lau hileko bi ordainagiritan fakturatuko dira (urrian eta otsailean).
EGUTEGIA
Eskolak urriaren 1ean hasiko dira eta zuen seme-alabak matrikulatzeko ondorengo gomendioak hartu beharko dira kontuan:
EUSKERA
Barakaldoko HABErekin lankidetzan, Euskaltegian bertan emango dira klaseak, eta gutxienez 120 orduko modulua izango dute 12 ikasleko talde homologatuek. DBHko 4. mailako eta Batxilergoko ikasleentzat. Aurretiko izen-ematea Educamos plataformaren bidez egingo da eta matrikula irailaren 10etik 15era izango da ofiziala.