Gaur izan da ikasle askok irrikaz itxaroten egon diren eguna, badakizuenez, hiruhilabeteko amaiera heltzear dagoenean, jantokian menu berezidun eguna ospatzen dugula. Eta garai honetan da gure ikasleak egunero jaten ez dituzten plateren batekin harritzea gustatzen zaiguna.
Aurrekoetan pizza, hanburgesak, tako mexikarrak… zerbitzatu genituen. Asmatzen duzue zein izan den oraingoan jarri dugun platera? Saltxitxa-ogitartekoa!
Aurten adin guztientzako menu berdina jarri dugu. Lehenengo plater moduan espiralak tomatearekin, bigarren platera hot dog. Eta postrerako, azkenengo egun berezietan faltan botatako “betiko lagun” bat, txokolatezko bonba!
Txikien ilusio aurpegiek guztiz merezi dituzte hartutako buruhausteak, beraz atseginez egindako lana da. Hori bai, nahiz eta eurek gehiagotan jartzea nahi izan, noizbehinkako menua da, ezin baita hau egunero jan!

