Pasa den ostiralean, Errekatxora oinez joan ziren Lehen Hezkuntzako 2. mailako klaseetan izan zituzten zapaburuak askatzera. Natur zientzian, animaliak ikasten egon gara, ezaugarriak, elikagaiak eta bizilekuak. Eta umeek ekarritako zapaburuekin, aldaketak eta garapenak lekuan bertan ikusteko aukera izan dute.
Pasa den astean, Bikoteka Irakurtzenegitaraua martxan jarri zen Lehen Hezkuntzako 1. Zikloan, bikoteka banatuta,ikasleen irakurmena hobetzeko helburuarekin. Bikoteak Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasle bana izango dute, eta berdinen arteko tutoretzen bidez ikaskuntza sustatzea bilatzen da.
DBH 4. mailako ikasleek aukera izan dute Aizu!, gaztaroan adizioen prebentziorako informazio eta laguntza zerbitzuak, emandako jolas eta apustu adizioen prebentziorako tailer batean parte hartzeko.
Larunbatean, otsailaren 8an, First Lego League Euskadiko, robotika, zientzia eta teknologiako eskola txapelketako, hamaikagarren edizioa ospatu zen, lehen aldiz hiru egoitza ezberdinetan ospatu dena: Deustuko Unibertsitatea, Modragon Unibertsitatea eta Fomento de Donostia.
Otsailaren 11n ospatzen den Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna dela eta, Barakaldoko Udalak Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleei zuzenduta dagoen ekintza programa bat antolatu du Clara Campoamor Zentro Zibikoan. Besteak beste, partaideek aukera izango dute “WSTA - Women’s Space Technology Agency” erakusketa ikusteko eta jinkanan parte hartzeko.
55-en artean 74. orrialdea