Gaur, azaroaren 25a, Emakumearen Kontrako Indarkeriaren Nazioarteko Eguna da, eta ikastetxetik egun honetara batu egin gara. Haur Hezkuntzako mailetatik, Batxilergora arte, goiz honetan zehar ekintza ezberdinak burutu dituzte.
Atzo, azaroaren 20an, Batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasle zein familientzat zuzendua zegoen bilera informatibo bat antolatu genuen, eta Deustu eta Mondragoneko Unibertsitateak eta Zabalburu Ikastetxearen partaidetza izan genuen. Zentro bakoitzak bere hezkuntza eskaintzaren berri eman zuten, eta egin zieten galderak erantzun zituzten.
Pasadan larunbatean, azaroaren 16an, ikastetxeko ateak ireki genituen ikasle ohien beste promozio bati harrera emateko. Kasu honetan 76koari, ikastetxean igarotako eskola garaia gogoratzera gerturatu zirenak.
Txiki Txef diziplina arteko proiektuaren parte bezala, Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleak jantokira joan dira menu osasungarria zelan egin daitekeen ikasteko. Horretarako, lehendabizi azaldu zaie zertan datzan platera osasungarri bat, jaten ditugun elikagaiez gain, oliba olioaren erabileraren garrantzia zehaztuz, garrantzitsua dela kirola praktikatzea eta ura edatea.
Pasadan ikasturtean DBH 3. mailako ikasleak, Lengua-Biologia ikasgaian jorratu zuten “Adizioa? Erreakzioa!”proiektuaren barne, bisita berezi bat jaso zuten Bizitegitik, Bizkaiko gizarte bazterketan dauden pertsona taldeekin zuzenean lan egiten duen elkartea.
59-en artean 74. orrialdea