Pasa den ostiralean, Errekatxora oinez joan ziren Lehen Hezkuntzako 2. mailako klaseetan izan zituzten zapaburuak askatzera. Natur zientzian, animaliak ikasten egon gara, ezaugarriak, elikagaiak eta bizilekuak. Eta umeek ekarritako zapaburuekin, aldaketak eta garapenak lekuan bertan ikusteko aukera izan dute.

Baina garaia zen bere ingurunera, bueltatzeko, hori dela eta, txangoa antolatu zuten. Horretaz gain, Errekatxoko ingurune gelari esker, motxila ibiltari batzuk hartu zituzten, eta horiekin putzuen ur kalitatea aztertu ahal izan zuten, baieztatzeko ur kalitatea egokia zela zapaburuak bizi daitezen.
Bazkideen Atalean argazkiak ikusi ahal dituzue.
