Abenduan, DBHko 1. mailako ikasleek hainbat plater dastatzeko aukera izan dute jantokiko ordutegian, hala nola albondigak saltsan edo tomatearekin, arrautza frijituak tomatearekin edo gabe, solomo adobatu enpanatua edo frijitua piperrekin eta bakailaoa labean bakarrik edo piperrekin.

Egindako dastatzeekin helburu hauek lortu nahi ditugu:

  1. Ikasleei menuen garapenean parte hartzea, beren iritziak eta proposamenak jasoz.
  2. Ezaugarri organoleptikoak baloratzen hastea.
  3. Autonomia eta erabakiak hartzea sustatzea.
  4. Jantokia elkarlaneko ikaskuntzarako gune bihurtzea.

Plater bakoitzaren aurrean, ikasleek hasierako balorazio organoleptikoa egiten dute (ikusmena, usaimena, dastamena eta testura). Haien iritziak "dastatze-fitxa" batean erregistratzen dira, eta bertan beren balorazioa osatzeko beharrezkotzat jotzen duten guztia idatz dezakete.

Sukalde-jantokiko taldeak, era berean, balorazio hori jasotzen du, eta emaitzak kontuan hartzen ditu menuan plater berriak edo platerak prestatzeko modu berriak txertatzeko orduan.

 

Horrez gain, sukaldea ezagutzera jaitsi dira Manu Elguezabal sukaldeburuaren eskutik, eta sukaldeko elementu bakoitzaren funtzionamendua azaldu die. Primeran pasatu dute eta guretzat oso atsegina izan da ikasle hauen bisita izatea.

Urtarrilean dastatze txanda berri bat hasiko dugu DBHko 2. mailako ikasleekin. Proiektu berri hauekin hasi nahi dugu..

Webguneko Bazkideen Arloan argazki galeria bat aurkituko duzue.

 

Logo El RegatoP sin

Heziketa-Zentroa gara: itunduta, laiko, eleaniztun eta kooperatiba familietako eta irabazi-asmorik gabeko bezala egituratuta.
 
 

KONTAKTUA
OLARTE 2,
48903 BARAKALDO - BIZKAIA
* administracion@elregato.com
944 991 866 - 649 422 777