Gaur goiz berezia izan da gizarte zientzien arloko 2. Batxilergoko ikasleentzat, Barakaldoko alkatesa, Amaia del Campo, El Correoko bi ordezkariekin, ikastetxera etorri delako StartInnova ekintzailetza programarako prestatu dituzten proiektuak ezagutzera.
Unai Manrique, El Regato Ikastetxeko ikasle ohia, eta Industria Ingeniaritza Unibertsitateko Masterreko ikaslea, saritua izan da maila bakoitzeko Espediente Onenaren Sari Bereziarekin, 10eko notarekin. Sari hau, maila bakoitzeko batez besteko nota hoberena lortzen duen ikasleari ematen zaio, eta IDOM ingeniaritzak babesten du.
Zorionak!
WSTA taldeko kideek sariak lortzen jarraitzen dute, atzo, Lentxu Rubial Berdintasunaren Sariaren VI. Edizioanjaso zutenaren bezala. Ekimen hau, 13 Arrosa Gorri emakumeen elkarteak antolatzen du Ramon Rubial Fundazioaren partaidetzarekin.
Pasadan ostegunean, abenduaren 5ean, Barakaldon Gabonetako argiak piztu ziren, eta gure 2. Batxilergoko ikasleak, FLL-aren irabazleak eta WSTA (Women’s Space Technology Agency) taldeko kideak, honetaz arduratu ziren
Pasadan azaroan Bizkaiko Elikagaien Bankuak egindako kanpainarekin parte hartu genuen elikagaien bilketarekin, eta ikastetxetik 510kg jaso dituzte! Lankidetza honen bidez, eta parekoak diren elkarteen lankidetzari esker, Elikagai Bankuak 2019rako finkatutako helburuak beteko ditu. Horrez gain, Bizkaiko 223 zentroetan doako 4.000 tona banatzen dira, beren ardurapean premian dauden 30.000 pertsona dituztelarik.
57-en artean 74. orrialdea