DBH 4. mailako ikasleek aukera izan dute Aizu!, gaztaroan adizioen prebentziorako informazio eta laguntza zerbitzuak, emandako jolas eta apustu adizioen prebentziorako tailer batean parte hartzeko.
Bertan, honako hau ikasi dute: adizio eta drogen definizio orokorra, adizioen ezberdintasuna sustantziarekin edo hauek barik direnen artean, faktore pertsonalak, ingurukoak eta aplikazio edo jolasek berak zelan eragiten duten eta ekartzen dituzten arriskuak, kasuak aztertu dituzte eta arrisku egoerak identifikatu, arrisku egoeren aurrean zer egin behar duten eta zelan identifikatu…
Horretarako, taldeka banatuta, egoera ezberdinak aurkeztu zaizkie, jasan behar dituzten presioen inguruan hausnartzeko eta baita, kontsumoak izan ditzakeen ondorioak kontuan izanda, erabakia hartzeak duen garrantziaren inguruan ere. Ondoren, aukera izan dute guztien artean euren iritziak partekatzeko eta eman beharreko argudio eta azalpenak emateko.
