Pasadan larunbatean, azaroaren 16an, ikastetxeko ateak ireki genituen ikasle ohien beste promozio bati harrera emateko. Kasu honetan 76koari, ikastetxean igarotako eskola garaia gogoratzera gerturatu zirenak.
Egun horretan euren topaketa bizi genuen, baita pasatako anekdota eta oroitzapenak ere gogoratu zituzten espazio zein gela ezberdinetatik pasatzen zirenean, eta amaitzeko, lunch txiki batez gozatzeko aukera izan zuten.
Azken finean, emozioz beteriko egun bat pasatu genuen.

