Astelehenean ikastetxeko ateak berriro ireki genituen egokitzapen epea hasi zuten 2 urteko txikiei ongi etorria emateko, eta hauekin batera 21-22 ikasturteari hasiera eman genion. Hiru egun hauetan euren tutorea, kideak eta urte honetan euren gela izango dena ezagutzen ari dira.
Irailaren 30a arte Eusko Jaurlaritzako bekak eskatzeko epea irekita dago, on line egiten dena euren plataforma elektronikoaren bidez: www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus. Bide honetatik egin beharko dute eskaera bai berritu behar dituztenak, bai eskaera berria egin behar dutenak ere.
Ilusio handiz ekin diegu udalekuei ikastetxean, eta egindako jardueren zertzelada bat deskribatuko dizuegu:
Zirku udalekuetan haur-jolastokia zirku-pista bihurtu da. Bertan, haurrek aireko teknikak, akrobaziak, antzerkia, aireko yoga, dantza eta adierazpena praktikatu dituzte, eta, amaitzeko, ikasitako trebetasun guztiak erakusten dituen ikuskizun bat sortu dute (bideoa bazkideen eremuan jarriko dugu argitaratuta dagoenean).
Hamar hilabete pasatu dira irailean ikasturtea hasi genuenetik, eta egun batzuetan amaierara helduko da. Ikasle askorentzat espero duten ikasturte amaiera eta uda ailegatuko dira. Hori dela eta, Euskadi Irratiko “Boulevard” irrati magazina ikasturte amaieraren inguruko programa berezi bat emititu du. Igarotzen ari garen pandemiagatik ikasturte berezia izan denez, Bizkaiko ikastetxe ezberdinekin konexioak egin dituzte hauen esperientziak ezagutzeko.
53-en artean 65. orrialdea