Ongi etorri 21-22 ikasturteko albistean aurreratu genizuenez, gure zerbitzuetako batzuk berreskuratu ditugu, hala nola jantokikoa, Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko ikasleak berriz hartzen dituena, DBHko 3. eta 4. mailako ikasleentzat entsalada lehen plater gisa hartzeko aukera berreskuratzen duena, eta baita Batxilergorako entsaladen uhartea ere. Buffet bat, non beraiek beren entsalada sor dezaketen eskuragarri dauden osagaiekin.
Gaur, irailaren 9a, ofizialki ongi etorria eman diogu 21-22 ikasturteari! Eta hasiera eman diogu gure zerbitzuetariko batzuk errekuperatuz. Besteak beste, DBH eta Batxilergoan ohiko ordutegira bueltatuko dira eta ikastetxean berriro bazkalduko dute DBH 3. mailan aukeratzeko posibilitatearekin eta Batxilergoko entsaladen uhartearekin. Urrian hasiko dira eskolaz kanpoko jarduerak, ikastetxeko protokolo orokorrari jarraituko diotenak, eta garraioaren etengabeko aldaketak ahalbidetuko ditugu.
Astelehenean ikastetxeko ateak berriro ireki genituen egokitzapen epea hasi zuten 2 urteko txikiei ongi etorria emateko, eta hauekin batera 21-22 ikasturteari hasiera eman genion. Hiru egun hauetan euren tutorea, kideak eta urte honetan euren gela izango dena ezagutzen ari dira.
Irailaren 30a arte Eusko Jaurlaritzako bekak eskatzeko epea irekita dago, on line egiten dena euren plataforma elektronikoaren bidez: www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus. Bide honetatik egin beharko dute eskaera bai berritu behar dituztenak, bai eskaera berria egin behar dutenak ere.
52-en artean 65. orrialdea