Agenda 21ek erronka berriak utzi dizkigu, eta 2030erako Eskola Agendaren bidez erantzungo diegu. Europa mailako ekintza- eta konpromiso-plan bat da, Garapen Iraunkorreko 17 Helburu dituena, bost eremutara iristen direnak (Pertsonak, Bakea, Planeta, Partenariatua eta Prosperitatea), gizateriarentzat eta planetarentzat garrantzi kritikoa dutenak, misio argi batekin eta “inor atzean geratuko ez dela” hitzemanda.
Ikastetxeak egiten duen Orientazio Planaren barruan, joan den astean Batxilergoko 2. mailako ikasleek Deustuko Unibertsitatearen bisita jaso zuten, eta haiek dituzten graduen eskaintzak aurkeztu zizkieten.
Euskararen Nazioarteko Eguna da gaur, eta, horregatik, ikastetxean hainbat ekintza egiten ari gara hori ospatzeko. 2 urteko txikien kasuan, etxetik lelo bat ekarri dute Argitxoko horma-irudi batean itsatsiko dutena. Gainera, iratxo honen bisita jasoko dute, ondoren etxera eramango dituzten dominak emango dizkiena.
Gaur Eguzkiñe Etxabek, APNABI ikastetxeko Hezkuntza Arloko zuzendariak, Autismo Espektroaren Nahastea duten pertsonen familiak biltzen dituen elkarteak, bisitatu gaitu eta hainbat jardunalditan zehar, gure irakasle-taldeari eta laguntza gelako pertsonei prestakuntza emango die AEN (Autismo Espektroaren Nahastea) duten ikasleen ezagutzan sakontzeko eta erantzunik onena emateko asmoarekin.
48-en artean 65. orrialdea