Azaroan zehar, Lehen Hezkuntzako 3. zikloko ikasleek sare sozialen eta bideojokoen prebentzioari buruzko hainbat tailer egin dituzte Emoki Elkartearen eskutik. Hainbat dinamiken bidez, ikasleek sare sozialak eta bideojokoak erabiltzeak sortzen dizkien emozioak landu dituzte, eta haien arriskuei buruz ere hausnartu dute.
Joan den astean 2 urteko familiek tailer esperimental batez gozatzeko aukera izan zuten haurrekin batera. Eta zein ondo pasatu zuten! Jardueraren arrazoia udazkena izan zen, lantzen ari diren unitate didaktikoa.
Ikasturte honetan, Ausolanek bere hezkuntza proiektuen barruan sustatzen duen Gosari Osasuntsuen ekimena berreskuratu dugu. Eta oraingo honetan Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek gozatu ahal izan dute lanean ari diren Txiki Txef diziplinarteko proiektuaren parte bezala.
Creando Futuros Gobernuz Kanpoko Erakundea Senegalera itzuli da, ia 2 urtez mugak itxita bidaiatu ezinik egon ondoren. Ikastetxeak ia bere hasieratik erakunde honekin elkarlanean aritu da. Une honetan, bertan dauden boluntarioak osasunaren jarraipena egiten ari dira: pisatzea, neurtzea, larruazala eta zauriak kontrolatzea, desnutrizioa eta beharrezko sendabideak detektatzea… Zonatel auzoan (Mbour) dagoen “EULEUK SIBIIR” haur eskolako 102 haurrei. Era berean, egungo ikasturtea antolatzen eta ikasgeletan materialak banatzen laguntzen ari dira, behar handiak dituzten familia batzuetan elikadura-esku-hartzeak egiteaz gain.
49-en artean 65. orrialdea