ZORIONAK AIMAR!!!
Batxilergoko 2. mailako Aimar Garcia gure ikaslea lehen postuan geratu da estatuko olinpiada filosofikoaren bideo kategorian. Aurtengo gaia "askatasuna edo segurtasuna" izan da.
Gero eta gehiago jabetzen gara gure planeta zaindu behar dugula eta gure baliabide naturalak murriztea saihestu behar dugula. Jakin badakigu baliabide nahikorik ez badugu ezin izango dugula behar bezala elikatzeko beharrezko elikagairik lortu. Euskal Herrian, elikagai asko eta askotarikoak ditugu elikadura osasungarria eta orekatua izateko, baina animalia proteina (balio biologiko handikoa) asko kontsumitzen da, eta, horren ondorioz, inpaktu handiagoa eragiten dugu ingurunean. Gure ohiko menuak landare jatorriko menuekin konbinatuz (hilean behin), ingurumenerako jasangarriagoak izatea lortuko dugu.
Desberdina, azken pandemia-urte honetan gertatzen ari diren egoera gehienak horrela deskriba ditzakegu. Batxilergoko 2. urteari agur esateko ekitaldia horrela defini dezakegu, egungo egoera dela eta; izan ere, ospakizun eta ekitaldi jendetsu guztiak ahalik eta adierazpen txikienera murriztu behar izan dira, osasun-segurtasunaren eta -higienearen arloko baldintza guztiak betetzeko.
DBH 1 a mailako ikasleak, Teknologia irakasgaitik, literaturaren mundura hurbildu dira, José de Esproncedaren "pirataren kanta" poema aldarrikatuz.
55-en artean 65. orrialdea