Korrika gaur, 2022ko apirilaren 6an, iritsi da El Regato Ikastetxera, eta maila guztietako ikasleek parte hartu dute! Lekukoa elkarri pasatzen joan dira eta ibilbide bat egin dute ikastetxean zehar euskararen aldeko lasterketa honetara batuz.
Martxoaren 28tik apirilaren 8ra arte, bihar barne, 2022-2023 ikasturterako Batxilergoko matrikulazio epea irekita egongo da. Eskabideak ikastetxean bertan edo online egin ditzakezue Ikasgunearen bidez. Aurrez aurreko aukera aukeratuz gero,
1. mailako Batxilergo Biosanitarioko ikasleek arnas aparatuaren anatomiari buruzko ezagutzak praktikan jarri dituzte Kosme Aramburu irakasle eta Euskadiko apnea txapeldun ohiari esker.
Ikasturtean zehar jakinarazi dizuegun bezala, Batxilergo Teknologikoko 1. mailako ikasleak Industria Erronka proiektuan parte hartzen ari dira, Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioak sustatuta. Eta, oraingoan, P4Q, Electronics Manufacturing Services enpresa bisitatu dute, BECen egin zen itxiera ekitaldira joateaz gain.
43-en artean 65. orrialdea