Iritsi dira Gabonetako oporrak, eta horiekin batera ospakizunak, irteerak eta Olentzeroren bisita.
Urte hau benetan garrantzitsua denarekin agurtuko dugu, hau da, erakunde hau osatzen dugun guztiok (ikasleak, familiak eta langileak) egiten dugun guztian egunero jartzen dugun gogo eta ilusioarekin.
Hemendik jai zoriontsuak eta urte berri on bat opa nahi dizkizuegu. Urtarrilaren 10ean ikusiko dugu elkar berriro. Ordura arte, primeran pasa oporretan!
