Aurten ere, Gosari Bihotz-osasungarriaren proiektua abian jartzen dugu, Ausolan eta Bihotz Biziren ekimen bat, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleekin egiten duguna. Honen helburua, ikasleei gosari osasungarria nolakoa den, zeintzuk diren onurak eta praktikan jartzea da.

Aurreko astean, ikasleek inkesta anonimo txiki bat bete behar izan zuten, euren gosaltzeko ohituak aipatuz: zein elikagai jaten zuten, norekin edota gosari hori zertan hobetu litzatekeen. Honi esker, eurekin egiteko hitzaldi txikiak prestatzeko aukera izan genuen.

Gosariaren egunean, sukalde berrira joan ziren bertan ditugun makina eta tresna berriak ezagutzeko, eta eurek beti jaten duten janaria non prestatzen den ikusteko.

desayunocardio 01desayunocardio 02

Ondoren, jantokian, bideo txiki baten laguntzaz, gure gosari osasungarriaren abantaiak azaldu genizkien, eta akziora pasatu ginen. Aurten, berritasun bezala, ikasleak bi taldetan banatu ditugu eta buffet txiki bat prestatu dugu, eurek erabaki zezaten zein zen jan nahi zutena. Horrela, modu aktiboago batean parte hartu zuten ekintzan.

Gure gosaria honako elikagai hauek osatzen dute: fruta aukeran (zuntz eta bitaminetan josia),  esnea (kaltzioan aberatsa), ogi zuri zein osokoa aukeran (bere karbohidratoetatik energia eskuratzeko), indioilarra (proteinak lortzeko aproposa) eta oliba olioa (gantz monoasegabeetan aberatsa dena eta bihotz osasungarri batentzako oso lagungarria). Hau adibide bat baino ez da, baina aukera pila bat daude gosari osasungarri bat antolatzeko. Hemendik animatzen zaituztegu etxean probak egitera!

 

Logo El RegatoP sin

Heziketa-Zentroa gara: itunduta, laiko, eleaniztun eta kooperatiba familietako eta irabazi-asmorik gabeko bezala egituratuta.
 
 

KONTAKTUA
OLARTE 2,
48903 BARAKALDO - BIZKAIA
* administracion@elregato.com
944 991 866 - 649 422 777