Raquel Gómez, Alejandra Bilbao, Izaro Orrantia, Markel Laso eta Nekane Bascones Batxilergoko 2. mailako ikasleek irabazi dute StartInnova ekintzailetza-programaren 4. saria! Atzo jakinarazi ziren irabazleen izenak Euskalduna Jauregian egin zen zeremonia batean.
Parte hartu duten 150 taldeen artean, gure ikasleak laugarren postuarekin sarituak izan dira PsychoFlora proiektuagatik, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleen osasun mentala hobetzen laguntzeko helburuarekin. Negozio hori aurrera eramateko, psikologia ikasketak amaitzear dituzten unibertsitateko ikasleak kontratatuko dituzte, haien aholkulari lana egin dezaten. Eta proiektua finantzatzeko eta unibertsitarioei ordaintzeko, hainbat landare mota salduko dituzte online.
Hemendik gure zorionak ematen dizkizuegu egindako lan bikainagatik!
