Larunbat honetan, martxoaren 2an, First Lego League hezkuntza-robotikako lehiaketa egingo da. Bertan, Lehen Hezkuntzako 4. mailako eta Batxilergoko 1. mailako gure ikasleek parte hartuko dute. Lehenengoak Explore kategorian eta bigarrenak Challenge kategorian.
Eta motorrak berotzen hasteko, joan den astean Batxilergoko ikasleek mikro FLL bat egin zuten beren proiektuak aurkezteko, eta atzo Lehen Hezkuntzako ikasleei egokitu zitzaien txanda, beren lanak familien aurrean erakutsi baitzituzten, maketak egiten bi hilabete eman ondoren.
Masterpiece izenpean, aurten FLLk STEM adarrak arteetan betetzen duen papera argitu nahi du eta gazteak ahaldundu, aukera amaigabeko mundua diseinatu eta eraikitzeko.
Explore kategorian, taldeek diziplinarteko proiektu batean lan egiten dute ingeniaritzaren oinarrietan arreta jarriz, STEAM jarduera gidatuak eta beren adinerako egokiak barne hartzen dituen ikasketa-plan batekin. Mundu errealeko arazoak aztertzen dituzten bitartean, parte-hartzaileek soluzio berritzaileak diseinatzen, kodetzen eta sortzen ikasten dute, LEGO ® EDUCATIONek emandako tresnak erabiliz, hala nola WeDo 2.0 eta/edo Spike Essential.
Zer onura dakartza?
- Ikaskuntza proaktiboa errazten du.
- Arazoen ebazpena entrenatzen du.
- Kontzeptuak atxikitzea errazten du.
- Talde-lana sustatzen du.
- Komunikazio-trebetasunak indartzen ditu.
- Autoestimua eta konfiantza sustatzen ditu.
- Pentsamendu logiko matematikoa entrenatzen du.
- Sormen-gaitasuna eta irudimena hobetzen ditu.
- Psikomotrizitate fina garatzen du.
- Emozioen kudeaketa garatzen du.
Hemendik zorte handia opa nahi diegu parte-hartzaile guztiei!
Bazkideen atalean argazki bilduma uzten dizuegu.
