Datorren urriaren 26an, 10:00etan, gure ikastetxeko polikiroldegian, Monika Gutierrez ikastetxeko zuzendari nagusiak eta Delegate Solutions-eko ordezkari batek hitzaldi bat emango dute, ikastetxean pertsonen kudeaketa nola egiten dugun azaltzeko, Euskalitek antolatutako Kudeaketa Aurreratuaren 29. Europar Astearen barruan.

Pertsonen kudeaketa: kudeaketa orokorretik garapen indibidualera izenburupean, egiten ari garen Gaitasunen araberako Kudeaketa-prozesuari buruz hitz egingo dugu. Prozesu horrek lanpostu bakoitzerako beharrezkoak diren trebetasunak baloratzeko, pertsonak balioesteko eta prestakuntza- eta garapen-plan bat lantzeko aukera ematen digu, GAP hobetzeko eta, horrela, banakako indarguneak ahalik eta gehien aprobetxatzeko.

 

Erabiltzen ditugun tresnak azalduko ditugu, hala nola Belbin metodoa, 360º ebaluazioa, baterako prestakuntzak eta banakako laguntza. Horri esker, gaur egun, banakako garapen-planak ezarri ahal izan ditugu, datu objektiboetan oinarrituta.

Gehiago jakin nahi baduzu, ez izan zalantzarik eta eman izena! Ainhoa Espinosari mezu bat bidali besterik ez duzu: Helbide elektroniko hau babestuta dago spambots-en aurka. Ikusi ahal izateko, Javascript gaituta izan behar duzu.. Doakoa da erabat!

Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu esteka honetan: https://www.euskalit.net/semana/eus/programa.php?id=11

 

 

Logo El RegatoP sin

Heziketa-Zentroa gara: itunduta, laiko, eleaniztun eta kooperatiba familietako eta irabazi-asmorik gabeko bezala egituratuta.
 
 

KONTAKTUA
OLARTE 2,
48903 BARAKALDO - BIZKAIA
* administracion@elregato.com
944 991 866 - 649 422 777