Urteak dira gure zentroak Senegalen duten Creando Futuros GKEarekin eta eskolarekin lan egiten duela. Eta beste uda batez, harro gaude jakiteaz Batxilergoko 2. mailako 4 ikaslek eta ikastetxeko 2 ikasle ohik parte hartu dutela proiektu honetan boluntario gisa.
Hamabost egunez, gazte talde hori arduratu da Zonatel auzoan (Mbour) dagoen "EULEUK SIBIIR" eskolako aisialdiko udalekuak antolatzeaz.
Baina, nolakoa da egun bat boluntario gisa?
Astelehenetik ostiralera udalekuetan murgilduta egon dira. Udaleku horiek bi zati zituzten: lehenengoa jarduera eta joko fisikoek osatzen zuten, eta bigarrena eskulan desberdinek. Txanda bakoitzean 12-15 boluntariok hartzen dute parte, gutxi gorabehera 100-120 neska-mutilekin
Asteburuetan, lasaixeago, herrialdeko gune interesgarriak bisitatzeko eta ezagutzeko erabili zituzten.
Ziur gaude esperientzia hau ez dutela ahaztuko!
