Otsailaren 13tik 24ra zabalik dago 23-24 ikasturterako matrikulazio epea. Matrikula egin nahi baduzue, online egin dezakezue Ikasgunearen bidez edo aurrez aurre gure ikastetxean. Horretarako, hitzordua hartu behar duzue esteka honetan: https://bit.ly/3DniIer
Informazio gehiago nahi izanez gero, gure webguneko Matrikula atalean sar zaitezkete.
