Gure kooperatibaren estatutuen 27.6 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, Kontseilu Errektoreak, 2023eko urtarrilaren 23an egindako bileran, erabaki du, besteak beste, honako hau egitea:
OHIKO BATZAR OROKORRERAKO DEIALDIA
Eguna: 2023eko otsailaren 23a
Ordua: 17: 00ean lehen deialdian, 17:30 bigarren deialdian eta 18.00etan hirugarren eta behin betiko deialdian.
Tokia: Ikastetxeko DBH eta BACH eraikineko areto urdina.
GAI ZERRENDA
- Batzar honetako akta sinatzeko/onartzeko bi bazkide izendatu ondoren hartutako erabakia.
- Aurreko 22-02-24ko Batzar Nagusiaren aktaren onarpenari buruzko txostena.
- Sozietatearen kudeaketa aztertzea eta, hala badagokio, kooperatibaren urteko kontuak onartzea, bai eta 21/22 ekitaldiko emaitzen xedea ere.
- 22/25 aldirako Plan Estrategikoa aurkezpena.
- 23/24 ikasturterako behin-behineko kuotak zehaztea.
- Kontseilu Errektoreko kideen estatutu-berritzea.
- Galde-eskeak.
Batzarrerako behar den dokumentazio guztia eskuragarri egongo da Bazkideen Arloko web-orrian, Kooperatiba atalean, otsailaren 13tik aurrera. "Asamblea 2023" karpeta aurkituko duzue honako fitxategi hauekin:
Euskadiko Kooperatiben Legearen 35.7 artikuluarekin bat etorriz, bazkideei jakinarazten zaie eskubidea dutela sozietatearen egoitzan aztertzeko lehen aipatutako gai-zerrendako puntuei buruzko dokumentazioa.
Kontseilu Errektorea
Barakaldo, 2023eko otsailaren 10a
