Aurten 1. eta 2. Batxilergoko ikasleak Euskadiko II. Filosofia Olinpiadetan parte hartu dute, “Mitoaren boterea”-ren inguruan hausnartu behar izan dutena. Hitzaldi, argazki eta bideo mailan parte hartu dute ikasle zein ikasle taldearen arabera.

Pasadan martxoaren 13an, epaimahaiak finalista eta irabazleen izenak ezagutzera eman zituen, eta Irati Solegura, Lucía Alonso eta Yara Murias osatzen duten taldea bideogintza mailan 3. postuaren irabazle geratu ziren! 

Era berean, beste bi taldek, bata Alba Ortega eta Aitziber Luis, eta bestea Imanol Perez eta Aimar Garciak osatzen dutena, 4. eta 5. postua lortu zuten maila berdinean. Hirugarren postuan geratu direnak diploma, trofeo eta liburu sorta bat irabazi dute.

Hemendik zorionak eman nahi dizkizuegu egin duzuen lan onagatik!

 

 

Logo El RegatoP sin

Heziketa-Zentroa gara: itunduta, laiko, eleaniztun eta kooperatiba familietako eta irabazi-asmorik gabeko bezala egituratuta.
 
 

KONTAKTUA
OLARTE 2,
48903 BARAKALDO - BIZKAIA
* administracion@elregato.com
944 991 866 - 649 422 777