20-21 ikasturterako Batxilergoko Matrikulazio epea berria zehaztu du Eusko Jaurlaritzak. Maiatzaren 11tik 22ra aurkeztu ahal izango dira eskaerak, luzapen berririk ez bada.
Interesa duzuenok, hurrengo helbidera idatzi behar duzue eta eman beharreko pausoak jakinaraziko dizkizuegu:
Hurrengo dokumentazioa aurkeztea beharrezkoa da:
- Ikasleari eta tutoreei dagozkien familia liburuko orrien fotokopia.
- Errolda-agiria.
- Ikaslearen tutore legalaren NAN kopia.
- Behar bereziren bat duen ikaslearen kasuan, hezkuntza-behar berezien galdetegia.
- Ikaslea, edota tutoreren batek elbarritasunen bat izanda, honen ziurtagiria.
- Familia ugariaren ziurtagiria, izatekotan.
Honen inguruko informazio guztia Eusko Jaurlaritzako web orrialdean aurkituko duzue: https://bit.ly/2W9cXdR
