Gure ikasleen pentsamendu kritikoa, sormena eta hausnarketarako gaitasuna aitortu dituzte Euskadiko Filosofia Olinpiadan, ikasleen artean hausnarketa filosofikoa sustatzea helburu duen lehiaketan.
Aurtengo edizioan, El Regato Ikastetxeko hainbat ikaslek emaitza bikainak lortu dituzte kategoria ezberdinetan:
- Haizea Luengo (2. Batxilergoa):
1. saria Disertazioan
Laratz Saria euskarazko aurkezpen onenari - Oriol Jorge (2. Batxilergoa):
3. saria Argazkigintzan - Alba Ocejo (DBH 2):
3. saria Marrazkian
Laratz Saria euskarazko aurkezpen onenari
Lorpen hauek ikasleen lan indibiduala ez ezik, pentsamendu kritikoa, argudiaketa eta ideien adierazpena sustatzen dituen ikaskuntza-eredua ere balioan jartzen dute.
Gainera, Haizea Luengo Euskadiren ordezkari gisa joango da apirilaren 17tik 19ra Ciudad Realen egingo den Espainiako Olinpiada Filosofikora.
Lorpen honek komunikabideetan ere izan du oihartzuna. Irakurri dezakezue hemen Barakaldo Digitalen argitaratu duten albistea.
El Regato Ikastetxean ikaskuntza gelatik haratago doan zerbait dela sinesten dugu, non pentsatzea, zalantzan jartzea eta adieraztea funtsezkoak diren.
