Aurten ere, gure ikastetxeak gogotsu parte hartu du Barakaldoko XXIII. Haurren Azoka Solidarioan, azaroaren 29an ospatu zena. Edizio honetako irabaziak HePA Elkartearentzat izan dira, ohitura osasuntsuak eta haur ongizatea sustatzeko lanean diharduen erakundea.
Aurreko asteetan, familiei gonbita luzatu genien egoera onean zeuden eta etxean erabiltzen ez ziren jostailuak oparitzera. Erantzuna bikaina izan zen, beti bezala. Jostailuak bost kategoriatan sailkatu ziren —🧩 puzzleak, 🎲 mahai-jokoak, 🧸 pelutxeak eta panpinak, 🚗 jostailu ezberdinak eta 📚 liburuak—, antolaketa errazteko.
LHko 3. mailaren eginkizun berezia
Aurten, Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek protagonismo berezia izan dute ekimen solidario honetan. Familiak lagun zituztela, honako lanak burutu zituzten:
- Jasotako jostailuen egoera egiaztatzea
- Antolatzea eta salmentarako prestatzea
- Prezioak jartzea
- Eta azoka egunean postuak atenditzea
Haien inplikazioari eta gogoari esker, gure ikastetxeko postua arrakastatsua izan zen.
Diru-bilketa solidarioa
Pozik jakinarazten dugu gure ikastetxeak 1.900 € inguru bildu zituela, eta zenbateko hori ekitaldiaren diru-bilketa orokorrera gehitu zela.
Guztira, parte hartu zuten ikastetxe guztien artean, 18.669,18 € lortu ziren, HePA Elkartearen lana babesten eta gure inguruko hezkuntza- eta gizarte-proiektuak sustatzen jarraitzeko aukera emango duen kopurua.
Eskerrik beroenak famili guztiei, ikasleei eta ikastetxeko langileei. Guztion artean, berriro ere erakutsi dugu elkartasuna dela gure hezkuntza-komunitatea batzen eta indartzen duen balioa.
