Gure ikastetxea jasangarritasunarekin duen konpromisoaren baitan, pasa den abenduaren 10ean, Ingurumen Batzordearen bilera ospatu zen. Bertan, ikasleek, familiek, irakasleek eta zuzendaritza taldeak parte hartu zuten, Garapen Jasangarrirako Helburuekin (ODS) bat egiteko borondatea erakutsiz. Aurten, gure ahaleginak ODS 12: Ekoizpen eta Kontsumo Arduratsua bultzatzean oinarrituko dira, bai ikastetxean bai familietan aldaketa esanguratsuak sustatzeko.

Bileran, gure ingurumen-inpaktua murrizteko eta ohitura jasangarriagoak bultzatzeko hainbat proposamen aurkeztu ziren. Hona hemen ideia horietako batzuk, etxetik ere bultzatu ditzazuen. Denon artean, aldaketa garrantzitsu bat lortu dezakegu:

1. Elikagaien xahuketa murriztu:

  • Asteko menuak planifikatu beharrezkoa bakarrik erosteko.
  • Sobrak aprobetxatu eta janari-errezeta berriak asmatu.
  • Hondakin organikoak ondo bereizi eta konpostarako erabili.

2. Arduraz kontsumitu:

  • Tokiko eta sasoiko produktuak erosi.
  • Behar baino plastiko gehiagoko produktuak ekiditea.
  • Erabilera bakarreko artikuluak alde batera utzi eta berrerabilgarriak lehenetsi.

3. Etxean baliabideak aurreztu:

  • Argia eta gailu elektronikoak itzali erabiltzen ez direnean.
  • Ura aurreztu platerak garbitzean edo hortzak garbitzean.
  • Berrerabiltzea sustatu eta objektuak konpondu lehenbailehen bota baino.

4. Hamaiketakoa ontzi berrerabilgarrietan ekarri:

  • Ikasleak animatzen ditugu hamaiketakoa tupper-etan edo ontzi berrerabilgarrietan ekartzera, aluminiozko papera, film plastikoa edo behin erabiltzeko ontziak saihestuz.
  • Plastikozko botilen ordez, berrerabiltzeko botilak erabiltzea.

5. Mugikortasun jasangarria bultzatu:

  • Ahal denean oinez, bizikletaz edo garraio publikoan mugitzea.
  • Bidaia komunak egiteko autoa partekatu.

6. Jasangarritasunean hezi:

  • Familiako elkarrizketetan kontsumo arduratsuaren garrantzia azpimarratu.
  • Umeak birziklatze-lanetan edo naturaren zaintzan parte hartzera animatu.
  • Familian ekintzak antolatu, adibidez, hondakinak bildu naturguneetan.

Ikastetxetik, ildo hauek lantzeko jarduerak eta proiektuak egingo ditugu, baina etxeko laguntza funtsezkoa da eragin handiagoa lortzeko. Anima zaitezte zuen esperientziak eta ekimen onak gurekin partekatzera!

Elkarrekin, gure planetaren zaintza baloratuko duen belaunaldi bat hezi dezakegu, eta gure ingurumenarekiko errespetuzko bizimodua sustatu.

Eskerrik asko denoi zuen laguntzagatik! ODS 12 errealitate bihur dezagun elkarrekin.

 

Logo El RegatoP sin

Heziketa-Zentroa gara: itunduta, laiko, eleaniztun eta kooperatiba familietako eta irabazi-asmorik gabeko bezala egituratuta.
 
 

KONTAKTUA
OLARTE 2,
48903 BARAKALDO - BIZKAIA
* administracion@elregato.com
944 991 866 - 649 422 777