Joan den azaroaren 30ean, larunbata, Barakaldoko Merkatu Txiki Solidarioaren XXII. edizioa ospatu zen. Bertan, egoera ezin hobean dauden jostailuei bigarren aukera emateaz gain, kausa on batekin ere lagundu genuen, eta 19.086,61€ biltzen lagundu genuen Caritasek Barakaldon kudeatzen duen jantoki sozialerako.
Gure kasuan, proiektu hau Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek gauzatu eta garatu dute, eta haiek arduratu dira bildutako jostailuak berrikusteaz, prezioa jartzeaz eta eskuarearen egunean saltzeaz. Egindako lanari esker, 1.269,50€ biltzea lortu dute! Zorionak egin duzuen lanagatik!

