Ekainaren 8an, larunbata, ikastetxeko familia, ikasle eta langileek egun berezi batez gozatu genuen Ikastetxearen Jaiaren ospakizunarekin!
Kirol jarduerak: krosa, ikasleen eta gurasoen arteko saskibaloi partidak, parkour... Sukaldaritza tailerrak non galleta gozoak egin zituzten, slime sorkuntza esperimentu tailerrean, art attack txikienentzat, mahai jokoak, pompa tailerra, puzgarriak eta pintakarak. Egun horretan jarduera handi zein txikiez gozatzeko aukera izan zuten.
Hori guztia apar festa eta paella eta txorizoa sagardo erara dastatzearekin batera.
Gainera, aurtengo berrikuntzen artean, zezen mekanikoa eta jiralokoa, antzezlan bat, eta mahai eta aulkiekin bazkaltzeko gune bat izan ditugu!
Bukatzeko, ezin falta musika eta dantza, jai egun honi amaiera eman zion Disko Festa baten eskutik.
Eta bizi izandako une horiek gogoratzeko, webgune honetako bazkideen eremuan, Zerbitzuak, Berriak atalean (menuaren amaieran ikusiko duzue), argazki galeria bat aurkituko duzue.
