Joan den ostiralean, maiatzak 24, Egin eta Ekin ekintzailetza-programaren sari-banaketa egin zen, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatuta. Green Business taldea DBHko 2. mailako ikasleek osatzen dute, eta asmakizunen modaliden kategorian 1. saria irabazi zuen!
Jimena Zamora, Cayetana Bey, Joana Garcia, Paula Garrastazu, Lucia Fernandez eta Mario Gonzálezek osatutako taldeak lehen saria lortu zuen Eco Calendar proiektuarekin. Egutegi baten prototipoa, paper birziklatuarekin fabrikatua, non orri bakoitzean sasoiko hazi bat dagoen ereiteko, KM0 ongailuak lortzeko.
Edizio honetan lurraldeko 39 ikastetxetako 1.410 gaztek parte hartu dute, 229 negozio-plan garatu eta 127 asmakizun sortuta.
10 urtetik gorako parte-hartzea
10 urte baino gehiago daramatzagu teknologiaren arloan garatzen den ekintzailetza-programa honetan parte hartzen. Programa hori asmakizun bat eta hori garatzeko enpresa sortzean datza.
Zorionak taldeari errekonozimenduagatik eta egindako lanagatik!
