Bost urte baino gehiago dira SEUR Fundazioak bultzatutako Bizitza berri baterako tapoiak proiektuarekin elkarlanean hasi ginela, eta azken ekimen honetan 532.500 tapoi biltzen lagundu dugu. Horregatik, fundazioak zentro gisa egindako lana aitortu digu, Lankidetza Diploma bat emanez!
Proiektu hau Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek egiten dute, eta lankidetzan aritzen garen gizarte-proiektuetako bat da. Kasu honetan, ikasleak ikastetxeko familiek emandako tapoi guztiak jasotzeaz eta jasotako bolumenaren jarraipena egiteaz arduratzen dira, beraiek sortutako semaforo baten bidez.
Gure aletxoa ematen jarraituko dugu.

