DBHko 1. mailako ikasleek erronka berri bati egin behar izan diote aurre gorputz-hezkuntzako ikasgaian: kirol egokitua egitea. Horrela, kirola eta jarduera fisikoa erabili dituzte desgaitasuna edo osasun-egoera berezia duten pertsonak gizarteratzeko.
Aulkiak erabiliz, elkarri lagunduz, hainbat kirol egin ahal izan dituzte, hala nola gurpildun aulkiko saskibaloia, goalball-a eta itsuentzako futbola 5.
Esperientzia berri horretatik asko ikasi dute.
Bazkideen atalean argazki gehiago aurkituko dituzue.
