Barakaldoko 19 ikastetxetako 500 haur eta familiak baino gehiagok 15.030,57€biltzen lagundu dugu jostailuen salmentarekin, joan den larunbatean, abenduaren 10ean, Herriko Plazan egin den Barakaldoko XX. Merkatu Txiki Solidarioan. Horietatik, gure ikastetxeak 899,50€ bildu zituen.
Peluxeak, liburuak, puzzleak eta jostailu ugari erosi ahal izan ziren merkatu solidario honetan, eta bildutako guztia giltzurrunetako gaixotasunen Alcer Bizkaia elkartera bideratuko da.
Aldi berean, GJH (Garapen Jasangarriaren Helburua) 3, osasuna eta ongizatea babesten dugu.
Eskerrik asko hau posible izan dadin lagundu duzuen guztioi! Eta bereziki Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleei eta Itxaso Villarreal eta Lara Prieto irakasleei.
