"A" mailako Haur Ligan lehiatzen den El Regato Ikastetxeko emakumezkoen saskibaloi taldea Bizkaiko txapeldun izendatu da! Gainera, Izarraitz Atxurra, Nahia González, Ane González, Haizea Luengo, Nora Torres, Nahia Arias, Eider Fernández, Nora Ibáñez, Jone López eta Olaia Piñeirok osatzen duten talde honek, ikastetxea ez ezik, Bizkaia ere ordezkatuko du maiatzaren 28an eta 29an Gasteizen egingo diren eskola-jolasetan.
Jone Menendezek zuzentzen duen taldea bat eginda egon da azken urteotan, eta pandemia bera ere bereizteko gai izan ez den bloke handi bat osatzera iritsi dira.
Ez dakigu zer gertatuko den jokatzeko geratzen zaizkien hurrengo partidetan, baina gertatzen dena gertatzen dela, gu zuetaz oso harro egongo gara. Ikastetxerako, txapeldunak zarete! Zorionak!
GORA REGATOKO SASKIBALOIKO NESKAK!!
