Natalia Bugallo DBHko 4. mailako ikasleak aipamen bat jaso du Fair Saturday Fundazioak sustatutako Planetaren aldeko Pentsatzeko Ipuinak literatur lehiaketaren 4. kategorian. Joan den larunbatean bere diploma eta saritutako kontakizun guztiak biltzen zituen liburu bat jaso zituen Bilboko Itsasmuseumean ospatu zen galan.
“No hay vuelta atrás” izenburupean, kontakizunak gizadia bunkerretan bizi den etorkizun batean kokatzen da, kutsaduraren ondorioz planeta nola geratu den ikusita kanpoan bizitzeko ezintasunagatik. Testuinguru horretan, gazte talde bat aurrera ateratzen da, berriz ere kanpoan bizitzea posible den ikusteko.
Planetaren aldeko pentsatzeko ipuinak
Kontakizun laburren lehiaketa honen helburua Lehen Hezkuntzako 3. mailatik Batxilergoko 2. mailara bitarteko gazteen artean literatur sormenaren bidez gizarte-arazoei buruzko hausnarketa sustatzea da.
