Jakinarazi dizuegun bezala, Garbiñe Gómez, Asier Urbizu, Nerea Sánchez eta Jon Calleja Batxilergoko 2. urteko ikasleak aukeratuak izan ziren STARTInnova ekintzailetza-programako finalistatzat. Atzo, Bilboko Azkuna Zentroan ospatu zen ekitaldian, 3. Saria irabazi zuten!
Estatu mailan zein nazioartean pertsonaia historikoen ibilbideak egiteko bidaia-agentzia bat egitea proposatu dute, eta aurkeztutako 346 proiektuen artean hirugarren postua lortu dute.
Hemendik zorionak ematen dizkizuegu egindako lan bikainagatik!
