STARTinnova proiektuaren bederatzigarren edizioan parte hartu duten Batxilergoko 2. mailako taldeetako bat hautatu dute bost finalistetako bat izateko, ekimen honetan parte hartu duten Bizkaiko eta Arabako hirurogei ikastetxe baino gehiagoren artean.

Garbiñe Gómez, Asier Urbizu, Nerea Sánchez eta Jon Callejak osatutako finalista taldeak bidaia agentzia baten proposamena aurkeztu du. Bertan, pertsonaia historikoen ibilbideak egingo dira, bai nazio mailan, bai nazioarte mailan. Horrela, zerbitzu hau kontratatzen duten pertsonek pertsonaia historiko horien bizitza ezagutu ahal izango dute, eta haiek bisitatzen zituzten tokiak modu ludiko eta bizigarrian bisitatu ahal izango dituzte. Bidaiak on-line nahiz leku fisikoan kontratatu ahal izango dira.

Otsailaren 23an beren proiektua defendatuko dute Sarrikoko EHUn, unibertsitateko irakasleek eta sektore pribatuko hainbat enpresatako goi-kargudunek osatutako epaimahaiaren aurrean.

STARTinnova

Programa hau El Correo-k bultzatutako Batxilergoko eta lanbide-heziketako ikasleei zuzenduta dago, eta gazteen jokabide ekintzailea sustatzea eta garatzea du helburu. Horrela, enpresa-ekintzailetzako, gizarte-ekintzailetzako edo bestelako proiektu bat garatu ahal izateko beharrezkoak diren metodologiak eta tresnak erabiltzeko gaitasuna emango die ikasleei. Batxilergoko 2. mailako ikasleek urritik dihardute horretan FAG (Administrazio eta Kudeaketaren Oinarriak) irakasgaian.

 

 

Logo El RegatoP sin

Heziketa-Zentroa gara: itunduta, laiko, eleaniztun eta kooperatiba familietako eta irabazi-asmorik gabeko bezala egituratuta.
 
 

KONTAKTUA
OLARTE 2,
48903 BARAKALDO - BIZKAIA
* administracion@elregato.com
944 991 866 - 649 422 777