Atzo, azaroaren 25ean, Genero Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatu zen, eta gu, ikastetxetik, mugimendu honetara batu gara.
Gaur, ikasleak patioan batu dira genero biolentzia jasaten duten pertsonei euren elkartasuna helarazteko. Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte inklusioa eta Berdintasun Sailak bidalitako pankarta eta globo moreekin apainduta, DBH ikasle batzuk irakurri duten manifestua entzun dute.
Gainera, ostiralean, azaroaren 23an, 1. Batxilergoko ikasleak Barakaldoko CISeko hirugarren adineko pertsonekin, kausa honetara ere bildu ziren.




