Aurten ere, 1. Batxilergoko ikasleek parte hartzen duten Denok ikasi, denok irakatsiikaskuntza-zerbitzu proiektuahasi berri da, Barakaldoko CIS-aren partaidetzari esker aurrera eramaten duguna.
Boluntariotza honen bidez, gure ikasleak gelatik irteten dira esperientzia berri bat bizitzeko hirugarren adineko pertsonekin lan egiten duten CISeko taldeari lagunduz. Gainera, beste gauzen artean, giza pertsona bezala hazi, bizitzan aurkituko dituzten erronka berrietara prestatu eta nagusien ongizatea hobetzen laguntzen dute. Eta era berean, bi belaunaldien artean loturak sortzen dira eta bientzat oso aberasgarria den esperientzia bilakatzen da.
