Datorren azaroaren 29an, Gasteizko Artium Museoan, Neurohezkuntzaren I. Jardunaldia ospatuko daIkasgitzak, gu parte garen hezkuntza kooperatibez eratutako elkarteak, antolatzen duena.
David Sousaren hitzetan, «irakaslea da ikaslearen garapenaren oinarria; horregatik, zenbat eta hobeto dakien nola funtzionatzen duen burmuinak, orduan eta profesional hobea eta eraginkorragoa izango da». Egia esan, gero eta abantaila gehiago egiten ari dira ikaskuntza erraztuko duten eta gure ikasleen burmuinen errendimendua hobetuko duten hezkuntza-sistemak antolatzeko lagungarriak izan daitezkeen garun-prozesuen ikerketan.
Neurodidaktikak asko daki horri buruz. Zientzia hori neurona-egituren, kognizioaren
eta irakaskuntza-ikaskuntzarako estrategien arteko harremanak ikertzeko sortu zen.
Horri erantsi behar dizkiogu, alde batetik, irakasle, ikasle eta horien familien hazkunde
emozionalaren garrantzia. Eta, beste aldetik, irakaskuntza-ikaskuntza prozesurako funtsezkoak diren espazio emozionalak ere azpimarratu behar ditugu. Horiek guztiak aintzat hartuta, Neurohezkuntza Jardunaldi honek izenburu duen “Gure ikaskuntzaren giltzarria” aurkituko dugu.
Neurozientzia eta Hezkuntza proiektua
Ekimen hau gu parte hartzen dugun Neurozientzia eta Hezkuntza proiektuaren parte da, eta Ikasgiltzako hezkuntza komunitateari (ikasle, familia, irakasleei…) zuzenduta dago. Hori dela eta, irakasleek Bartzelonako Hezkuntza Fakultateko irakaslea den Anna Fores-en eskutik eta UPV/EHUko Biologia Zelularra eta Histologia Departamentuko kidea den Enrique Hilario Rodriguez-en eskutik formazioa jaso zuten. Eta orain, psikologoa eta idazlaria den Begoña Ibarrolak emango duen hitzaldi bat prestatzen ari gara abenduaren 3rako.
Hemen usten dizuegu Neurohezkuntzako jardunaldiaren programa. Anima zaitezte parte hartzera!
Artxibo deskargatxea:
