El Regato Ikastetxean gaitasun digitala lantzen dugu haur hezkuntzako etapatik. Lehen Hezkuntzako 5. mailatik aurrera DBH 3. maila arte, ikasleek Tablet 1x1 proiektuan sartzen dira, eta hau euren lan egiteko oinarrizko erreminta bilakatzen da. 

Eta guretzako familien partaidetza oso garrantzitsua denez, pasadan asteazkenean, azaroaren 14an, maila honetako tutoreen eskutik hitzaldi bat jaso zuten teknologia berrien inguruan, eta inguru familiarrean aurrera eramateko hainbat pauso eman zitzaien.

Era berean, gelan erabiltzen dituzten plataforma eta aplikazioen berri eman zieten. Hala nola, Moodle, Drive, Aurasma, iMovie… eta hauen erabilera metodologikoa eta bakoitzarekin bilatzen diren hezkuntza helburuak ere.

 

 

Logo El RegatoP sin

Heziketa-Zentroa gara: itunduta, laiko, eleaniztun eta kooperatiba familietako eta irabazi-asmorik gabeko bezala egituratuta.
 
 

KONTAKTUA
OLARTE 2,
48903 BARAKALDO - BIZKAIA
* administracion@elregato.com
944 991 866 - 649 422 777